Ekitaldien zerrenda

Apirilak

26

Ostirala

19:00etan

Iñaki Zabaleta «Nazioa eta hizkuntza Humboldten pentsamenduan»

Liburu aurkezpena


Wilhelm von Humboldt (1767-1835) prusiar humanista, politikari eta hizkuntzalari ezagunak giza eta gizarte zientzien inguruko obra zabal bat du eta, horren baitan, leku esanguratsu bat betetzen dute euskal nazioari eta hizkuntzari buruzko bere saiakera eta ikerketek. Euskal Herria bisitatzen duenetik, 1799an eta 1801ean, behin eta berriz heltzen dio euskal gaiari, bereziki hurrengo hogei urteetan, baina horren emaitza ez da ageriko corpus itxi bat: argitaratutako testuak gutxi dira eta gehienak soilik zirriborroak edo zatikako estudioak. Bada honela, eta nahiz eta bere ahaleginek egitasmo konkretu bati jarraitzen dioten, ez da beti erraza bere euskal testuen arteko barne lotura antzematea eta, are gutxiago, horiek bere planteamendu filosofiko orokorrarekin eta bere ibilbide pertsonal zein intelektualarekin duten lotura ulertzea. Hauxe da, honenbestez, idazlan honen helburua: gure artean, eta euskaraz, Humboldten euskal ikerketak ezagutzera ematea, hala nola, horien edukiak modu ordenatu edo sistematiko batean eta bere pentsamendu antropologikoarekiko erlazioan aurkeztuz.



Gomendatutako liburua: