Ekitaldien zerrenda

Otsailak

23

Astelehena

18:00etan

Herri kurdua: erresistentziatik iraultzara - emakumeak izpide

Hitzaldia


Herri kurduak hamarnaka urte daramatza borrokan, eta hori gutxi ez balitz, azken urteotan Irakeko eta Siriako gudak jasan ditu. Horrexegatik, ugariak dira herritar kurduek jasan dituzten eskubide zibil eta politikoen eta giza eskubideen urraketak. Egun Siriako eremuan, benetan larria da herritarrek bizi duten egoera, milaka eta milaka dira hildakoak, errefuxatuak, zaurituak. Gatazka honen erdian, kurduek 2012ko uztailaren 19tik "Rojavako autonomia" aldarrikatu zuten, eta bertan demokrazia zuzeneko sistema politikoa martxan jarri. Eremu honetan Siriako gatazkatik zetozen errefuxatuak hartu dituzte, erlijio eta etnia ezberdinetako herritarren elkarbizitza ahalbidetu eta euren parte-hartze politikoa bermatu dute. Rojavako eremuan emakumeei euren eskubideak aitortu dizkiete, eta balore feministetan oinarritutako sistema bat osatu dute. Horregatik, Rojavako eremuan martxan jarritako "Konfederalismo Demokratikoaren" bidea Ekialde Hurbilean benetako demokrazia eraikitzeko bide bat izan liteke.

Baina 2014ko irailetik hona Kobaneko erasoaldiarekin ikusi gisan, Estatu Islamiarraren eta Estatu zapaltzaileen erasoak jasan beharko dituzte. Gonbidatutako emakumeek herri kurduak bakearen eta demokraziaren bidean ematen ari diren pausoak kontatuko dizkigute, egun behar beharrezko baita maila internazionalean herri kurdua babestu eta dagozkien eskubideak lortzen laguntzea. Aipamen berezia izango dute gainera, emakumeen giza eskubideen urraketak, izan ere, Estatu Islamiarrak terrorismo patriarkala era sistemiko batean praktikatzen du, eta hortaz, guda barruko guda bizitzen ari dira Kurdistango emakumeak.

Gure artean izango ditugun 2 emakume aktibista kurduek, Europan herri kurduaren eskubide zibil eta politikoen alde lanean dihardutenak, Kurdistanek egun bizi duen egoera argitzeaz gain, feminismoak Kurdistango askapen mugimenduaren baitan duen garrantziaren zergatian sakonduko dute.



Gomendatutako liburua:

Hoja de ruta

Hoja de ruta

15,00 €

Badugu