Ekitaldien zerrenda

Otsailak

10

Asteartea

19:30etan

Euskaraz, orain eta gero

Hitzaldia


(Aitziber Sarasola Jacaren omenez)

 

19.KORRIKA euskahalduntzeaz mintzo da. Gure gaitasuna erabiltzera gonbidatzen gaitu. Ahalegin horretan aritzen diren proiektu batzuei hitza eman, eta haien esperientzia lehen eskutik ezagutuko dugu.

 

  • TORTOTXIKI FUNDAZIOA (GARES)

Zer da? Zein da haien xedea? Zer suposatu du Garesko haurren artean?

 

  • ADMINISTRAZIOAN EUSKARAZ TALDEA

Ezagunak ditugu talde horren izenean hedabideen “gutunen atalean” argitaratzen diren idazkiak. Nortzuk daude horien atzean? Zein da haien jardunaren helburua?

 

  • EUSKALDUNEN BILTOKI ELKARTEA (TXANTREA)

Nola eta zertarako sortu zen euskaldunon elkarte bat Txantrea auzoan? Zein izan da haien ibilbidea? Zertan aritzen dira?

 

  • “UDALA ETA BIOK EUSKARAZ” EHE-ren DINAMIKA (AGOITZEKO EREDUA)

Zertan da ekimena? Agoitzen nola funtzionatu du? Eta hemendik aurrera?

 

  • ELAIDE

    Helduen Euskalduntzea hauspotzeko Nafarroako Euskara Zerbitzuek abian duten egitasmo berria. Zertan da? Zein helburu du?

 

  • “ESKRZ BZ NY DT” AGENDA

Ezagutzen al duzue? Zer da agenda hori? Noiz eta nori bidaltzen zaio?