Ekitaldien zerrenda

Apirilak

17

Ostirala

17:30etan

Eider Pacheco: Tienda Roja

Hitzaldia


Eider Pacheco-k (proyectoalmamater.org) Iruñean maiatzaren 1, 2 eta 3an egingo den "La Tienda Roja 2015"-ri buruzko topaketaren aurkezpena egingo du. Aurkezpena Katakrak-en, apirilaren 17an (ostirala) arratsaldeko 17:30tan izango da."Denda Gorrian"-ren proposamena da, emakumeentzako espazio bat berreskuratzea eta birsortzearena, non guri definitzen gaituzten elementu iniziatikoak parteartzeko. Gure izaera ziklikoa berreskuratu eta gurea egin (hilerokoa), honen atxikitzearen esperientziak partekatuz (menarkia) eta joateaak ere (menopausia).Erditze fisiologico eta kontzientea zer den jakitea, baita gure gorputz ederrak egiten duten papera jakitea. Zeintzuk dira emakume baten beharrak erditzean. Zeintzuk diren jaio berrien beharrak ere. Gure jaiotzak eta erditzeen bizipenak partekatu eta berreskuratu. Esperientzia traumatikoak utzitako zauriak sendatu.Emakumeen artean. Adin eta kolore guztietakoak. Haurdun bazaude. Haurdun ez bazaude. Bat, bi umeen ama bazara. Ez bazara. Amona eta jakintsua bazara. Gaztea bazara. Bata bestearen eguneroko jakinduriaz gozatzeko. Errespetuarekin. Epairik gabe. Maitasunez.Mundu hobeago baten etorreragatik: ausartago, sortzaileago, burutsuago, goxoago, maitekorrago, indartsuago, konprensiboago. Femeninoagoa.