Ekitaldien zerrenda

Otsailak

04

Larunbata

10:30etan

Egile eskubideak gure erara

Tailer


2017an Euskal Kulturgileen Kidegoak berriro antolatuko ditu mintegi batzuk, helburu hirukoitzarekin: jabetza intelektualaren arloan argia botatzea; erakundea ezagutzera ematea; eta euskal sortzaileen kezkak ezagutu eta zalantzak argitzea.
Mintegiak bi bloketan antolatuta egongo dira. Lehenengo erdian, Ainara LeGardonek, esperientziadun musikari eta jabetza intelektualaren arloko autodidaktak, nazio mailako egile eskubideen kudeaketa arloaren gaineko analisia egingo du. Bigarrenean, EKKIko arduradun batek erakundearen lana eta helburuak azalduko ditu, eta publikoaren galderei erantzun.
EKKIren mintegiak Euskal Herriko kulturaren eragin-gune garrantzitsuenetan antolatzeko dinamikarekin jarraitu nahi dugu, baina toki berrietara mezua helaraztea ahaztu gabe. Hauexek dira konfirmatutako datak:

Gonbidatu berezia: Xabier Erkizia