Ekitaldien zerrenda

Martxoak

21

Larunbata

12:00etan

Bancarrota


XVI. mendeko bigarren erdialdean gaude. Aktoreak haien lanbideari, ordurarte gaizki ikusita eta lotsagarritzat hartua zen lanbideari, sekulako bultzada eman eta gora eramatea lortzen dute. Artearen mailara igotzen dute, urte gutxi batzuetan plazetatik garai hartako leku boteretsuetara eramanez; europako Korteetara.

Aktorearen artea ontzat hartzen da, antzerkiaren profesionaltasuna onartuz aldi berean. Aktoreek jendearen ezaugarri eta izaerekin zerikusia duten pertsonaiak sortzen dituzte, eguneroko bizimoduak irudikatzen dituzte ikusleok ezagutu dezateen. Modu honetan unibertsalak egiten dituzte eta horretarako, estilizatu egiten dituzte, grotesko edo barregarrietan bihurtuz. Helburu hori lortzeko maskarak erabiltzen dituzte. Modu honetan maskarak, festetan eta Erdi Aroko inauterietako errituetan jatorria dutenak, zerbait grotesko edo barregarri izateaz gain, erreminta bat, lanerako tresna bat izatera pasatzen dira, artisau batek bere lanetarako erabiltzen duen tresna baten modukoa. Beste aldetik, Artearen komediak, aktorea antzerkiaren artisauan bihurtzen du, eguneroko materialak eszenatokian erabiltzeko balio izango duten errepertorio berri batean eraldatzeko gaitasuna duen artisauan.

Elementu guzti hauek Gaiarre Antzokian ikus ditzazkegu datorren martxoaren 27an komedia den Bankarrota antzezlanarekin, Carlo Goldoni italiarraren liburuxkaren bertsioa dena eta Espainian argitaragabeko lana dena. Fabio Mangolini zuzendaria, italiarra ere bai, mota honetako antzerkiaren giltzak edo idei nagusiak adierazi eta Bankarrotaren sorreraren prozesuak azalduko ditu Katakrak-en.