Ekitaldien zerrenda

Martxoak

10

Asteartea

19:00etan

«Alta tensión»en aurkezpena

Liburu aurkezpena


Gaur egungo eredu energetikoak mundu osoan eragiten du, gizarte zein sektore guztietan. Energia baliabideen kontrol geoestrategikoa da giza eskubideen urraketa handienak sortzearen arrazoi nagusia eta hurbilen daukaguna txirotasun energetikoa da. Enpresa handien esanetara dauden tokian tokiko gobernuen erabakiek, ezustekoak diren klima aldaketak pairatzera kondenatu du gure planeta. Gero eta gehiago dira, gogoeta kritiko eta erradikal batetik, eredu energetiko berri bat eskatzen duten pertsona eta erakundeak: jasangarria, tokian tokikoa, demokratikoagoa, berriztagarria, iraunkorra eta eskuragarria.

J. V. Barcia kazetaria eta eredu energetiko berri baten aldeko plataformako kideak, "Alta Tensión" liburua aurkeztuko digu, gaur egungo ereduaren ondorioak azaldu eta eredu energetiko jasangarri, demokratiko eta herritar bat proposatuaz.

 



Gomendatutako liburua: