Barkamena existituko balitz bezala

Barkamena existituko balitz bezala

Mariana Travacio

19,00 €

IVA incluido

Disponible

Barkamena existituko balitz bezala

ISBN 978-84-9109-883-6
Páginas 144
Año 2024
Editorial Erein
Sección Narrativa Latinoamericana

Barkamena existituko balitz bezala eleberriak giza izaera, indarkeria eta justizia ditu muin. Gorroto trinkotuei eta haiekin loturiko mendekuei buruzko istorio bat da, western paisaien unibertso batean gertatzen dena, lur mortuetan aditzen diren pauso-hotsak inguruan. Kontakizunaren tramak mantso egiten du aurrera eta gauza askotarako denbora uzten du: lurraz gozatzeko, eguzki kiskalgarriaren pean ipar-haizearen bultzada eta izerdi-tanten jarioa sentitzeko. Kontakizunaren hasieratik susmatzen dugu tragedia hurbil dela, nahiz eta ezin dugun jakin nolakoa, zenbaterainokoa. Eta aurrera goaz, dena lehertzen den...

Leer más

arte.
Istorioa klasikoa da beharbada, baina Mariana Travaciok sentsazio sare indartsua ehundu du unibertso oso bat eraikitzeko: sakon-sakona, soila irudituagatik, eta harrigarri eta lazgarria, Comala oroitarazten diguna, baita Juan Rulforen sinbolismoa ere.

«Gau hartan erruarekin jan genuen. Lehenbiziko aldia nuen. Erruarekin jatea goserik gabe jatea da, jate aldera jatea, jan behar delako, eta poliki murtxikatzea, amorruz, eta irensten ari zarenean pentsatzea badirela beste batzuk jada irentsi ezin dutenak, goserik ere sentitzen ez dutenak, nahiz eta han egon, errekaren ondoan.
Horrela jan genuen gau hartan».


Te puede interesar

Vidas perpendiculares

Álvaro Enrigue

Los hijos de los días

Eduardo Galeano

Debimos ser felices

Rafaela Lahore

Tres ataúdes blancos

Antonio Ungar