Leslie Feinberg

Kansas 1949 - Siracusa 2014

AEBetako idazle, kazetari eta industriako langilea izan zen. Siracusako (New York, AEB) bere etxean hil egin aurretik, aldamenean zuen bere emazte Minie Bruce Pratt-i esan zion «Gogora nazazue komunista iraultzaile gisa». Hilberri oharrean Prattek idatzi zuen Feinberg «zuri anti-arrazista bat zela, langile klasekoa, judu sekularra, transgeneroa, lesbiana, komunista iraultzailea eta ‘transgeneroen askapena’ kontzeptu marxista gisa teorizatu zuena».
Lau saiakera eta bi eleberri argitaratu zituen. Mari-mutil handi baten bluesa (Stone Butch Blues, 1993) eleberria izan zen bigarrena eta harekin bihurtu zen ezagun, jatorrizko lana txineraz, turkieraz, eslovenieraz, serbokroazieraz, grezieraz, italieraz, holanderaz eta alemanez argitaratu dute. Liburuko pertsonaia nagusiak Feinbergen bizitzarekin paralelismoak baditu ere, eleberri hau ez da autobiografikoa.