Historiagintzaren ikuspegi berriak. Teoria eta praktika

Historiagintzaren ikuspegi berriak. Teoria eta praktika

Bakarne Altonaga Begoña, Maialen Aranguren Alonso, Aintzane Rincón Díez

19,00 €

BEZa barne

Eskuragarri 4-5 egunetan

Historiagintzaren ikuspegi berriak. Teoria eta praktika

ISBN 978-84-9082-751-2
Orriak 180
Urtea 2020
Argitaletxea Universidad Del País Vasco
Saila Pedidos

Liburu honen helburua historiagintzaren alderdi teorikoen inguruan hausnartzen duen euskarazko testuliburu bat eskaintzea da. Horretarako, azken hamarkadetako ikuspuntu teoriko berritzaileenak plazaratzeaz eta azaltzeaz gainera, historiografía klasikoaren berrikuste kritikoa eskaintzen da. Bildu ditugun hausnarketak post-soziala deitutako berrikuntza teorikoetatik abiatzen dira. Ildo horri jarraituz, ulertzen dugu subjektu eta gertakari historikoak ez direla kondizio material eta ekonomiko hutsen arabera azaltzen, baizik eta tokian tokiko eta garaian garaiko marko diskurtsibo eta emozionalak ere prozesu eta aldaketa historikoetan...

Leer más

erabakigarriak izan direla. Datuen bilketa hutsean zentratzen diren hurbilpenen aurrean prozesu historikoen esanahi aldakorrak interpretatzeko tresna analitikoak eskaini nahi ditu liburu honek. Ikasketa kulturalek eskaintzen dituzten tresnak baliatuz generoaren, identitatearen, subjektibitatearen, gorputzaren, feminismoaren, modernitatearen, postmodernitatearen, boterearen, postkolonialismoaren... inguruko gogoetak eskaini nahi ditugu.


Te puede interesar