Harrotasunez, ez harrokeriaz

Harrotasunez, ez harrokeriaz

Dotorejantzi

15,60 €

BEZa barne

Eskuragarri 4-5 egunetan

Harrotasunez, ez harrokeriaz

ISBN 9788412094428
Orriak 72
Urtea 2019
Argitaletxea Editorial Alai
Saila Antropología

GERO AXULAR
...

Leer más

GERO dantza-taldea 2004. urtean sortu zen Donostiako Aiete auzoan, Axular Lizeoko guraso talde baten ekimenez, kultur elkarte gisa. Harrezkero, ibilbide oparoa egin du euskal dantzaren eta euskal kulturaren sustapenean, bai Euskal Herrian bertan bai Euskal Herritik kanpo. Gero Axular dantza eta musika tradizionalen ikuskizunetako jantziei jartzen dien ardurak bereizten du. Ahalegin handia egin eta diru asko inbertitzen du jantzietan; guztira, 60 jantzi-diseinu baino gehiagoko 3.000 piezatik gora ditu, eta guztiak daude Euskal Herriko jantzi tradizionalean oinarrituta, xehetasun guztiak ondo-ondo zainduta.

HARROTASUNEZ, EZ HARROKERIAZ
Badirudi gaur egun Wikipediak erantzun guztiak dituela, baina ez, ez da horrela. Bertan bilatuta ere, ezin da jakin arropa noiz asmatu zen, ezta zein izan zen asmatzeko arrazoia ere. Hotzari aurre egiteko izango ote zen? Edota gorputza ezkutatzeko? Baliteke ederrago egoteko izatea. Nork daki. Argi dagoena da, denborarekin, gizatalde bakoitzak bere arropa sortu zuela, eta pixkanaka, identitatearen isla bihurtu zela, bereizgarri ezin hobea. Horrela, gure arbasoek beren arropak egin eta jantzi zituzten, harrotasunez jantzi, gainera. Harrotasun horri esker gara gaur egun garena, eta harrotasunez zaindu behar dugu gure arbasoengandik jasotakoa.
Jantzi tradizionalaren inguruko ezagutza-maila eta erabilera handitzeko asmoz egin nahi du lan GERO AXULAR dantza-taldeko #dotorejantzi ekimenak. Horretarako, hainbat lan-ildo zabaldu ditu, eta horietako bat zabalkundearena da. Zabalkundea modu ezberdinetan sustatu da; besteak beste, hitzaldiak emanez, aholkularitza-saioak eskainiz eta, horrekin batera, liburu honen bitartez.


Te puede interesar

Mirar, escuchar, leer

Claude Levi-Strauss

El matriarcado

Paul Lafargue

Humor

Terry Eagleton