Denok gara Google

Denok gara Google

Etxaniz Rojo. Xabier

16,00 €

BEZa barne

Eskuragarri 4-5 egunetan

Denok gara Google

ISBN 978-84-9109-445-6
Orriak 176
Urtea 2019
Argitaletxea Erein
Saila Euskal Narratiba

Eleberri honetako protagonistak bila dabiltza. Horietako bat eguzki-lore baten azpian ezkutatzen den emakume baten bila dabil; beste bat, berriz, iraganeko mamu baten peskizan ari da. Badakite zer bilatu nahi duten. Ez dakite nola. Badakite zer bilatu nahi duten, zer topatuko duten ez dakite ordea.
Bilaketak. Bizitza osoa ematen dugu bilatzen: zoriontasuna, maitasuna, dirua, ospea, sexua, arrakasta, lana, ongizatea, egia… Denok bilatzen dugu zerbait, eta bila genbiltzan hori topatzen dugunean, bilaketa berriak egiten hasten gara.
Batzuetan hobea izaten da bilatzen duzun hori ez topatzea. Bai baitago ez jakitea baino gauza...

Leer más

latzagorik.

“–Maite dozu maitalea?
–Bai, izugarri.
–Eta bikotekidea, maite al dozu?
–Bai, izugarri.
–Bi pertsona itzel maitatzea posible da, ala?
–Ez dakit posible den baina nik egiten dut.
–Nik esandako guztiak gogoratzen dozuz?
–Ez, soilik interesatzen zaidana. Bestea erreseteatu egiten dut.
–Iñigo.
–Zer?
–Zergatik kontatu deustazu hori guztia?”


Te puede interesar

Jo no sóc d'aquí

Joseba Sarrionandia

Solteroen dantzalekuak

Joxean Agirre Odriozola

Inon ez, inoiz ez

Iban Zaldua Gonzalez

Etorrerakoak

Patziku Perurena Loiarte