Kantina
Produktu ekologikoak eta garaikoak. Gertuko baratzekin, etxaldeekin eta mahastizainekin dugu harremana. Elikadura subirautzarekin, ekonomia sozial eraldatzailearekin eta ongi jateko tokiekin zirkuitu bat osatzen dugu.
Jateko mahaia gorde nahi baduzu ala eramateko janaria nahi baduzu deitu zenbakira.
Zertaz ari gara «ongi jateaz» ari garenean?
Harreman ekonomiko justu, jasangarri eta gertukoak lantzen ditugu, hori da gure ostalaritzaren eredua: pertsonekin, taldeekin eta lurraldearekin.
Gure ekoizleak ezagutzen ditugu. Badakigu nondik datozen jango dituzun elikagaiak eta nola egin diren.