Udako irakurketak udazkenerako

14/09/2019-an argitaratua

Sanfermin betean, goizaldeko 6etan hasi ginen EUSKADI IRRATIAn Tamara Ferrarirekin liburuak gomendatzen, azkenerako 18 liburu gomendatu genituen 5 saiotan: nobelak, ipuinak, saiakerak, poema liburuak.
Hasi ginen Harkaitz Canoren Fakirraren ahotsarekin, Lidia Txukovskaiaren Sofia Petrovnarekin, Xabier Gantzarainen Zuloarekin eta Susan Buck-Morssen Izuaren osteko gogoetarekin.
Bigarren kolaborazioan gomendatu genuen bell hooksen Feminismoa denon kontua da, María Bastarósen Historia de España contada a las niñas eta Helen Oxenburyren Hartza ehizatzera goaz.
Hirugarrenean: James Longhurtsen Las batallas de la bici, Ilsa Barea-Kulscaren Telefónica eta Iñigo Aranbarriren Munduko tokirik ederrena.
Laugarrenean: Ottessa Moshfeghen Mi año de descanso y relajación, Sigrid Nunezen El amigo, Sarah Hepolaren Lagunas eta Rosa Luxemburgen Kartzelako gutunak.
Eta poema liburuekin amaitu genuen Iñigo Astizen Analfabetoa, Jose Luis Otamendiren Disoluzio agiriak, Castillo Suarezen Irautera eta Sylvia Plathen Ariel eta beste poema batzuk gomendatzen.

«Airbnb. La ciudad uberizada» INDIENAUTAn

Uda betean egin zion Raül Jiménezek iruzkina Ian Brossaten AIRBNB, LA CIUDAD UBERIZADA liburuari INDIENAUTAn.

«Feminismoa denon kontua da» BIZKAIA IRRATIAn

Mari Luz Esteban eta Nerea Fillat BIZKAIA IRRATIAn izan ziren Hibai Atutxarekin bell hooksen FEMINISMOA DENON KONTUA DA gomendatzen.

Lorenzo Rocha: «Arquitectura crítica»

Lorenzo Rochak Arquitectura crítica (Turner) aurkeztu zigun asteon, entzungai daukazu audioa.