Salgaien zerrenda

100 bazkide jada! Zu falta zara!

2020/05/28

Aste betean 100 bazkide dauzkagu. Narratiba anglosaxoiaren zalean, hitzaldi guzti-guztietara datozenak, feministak, komiki fantastikoen zalean, ekologia saileko liburuen irensleak, sindikalistak, pentsiodunak, konfinatuak egon diren haurrak. Hamaika tokitakoak dira gainera: Barañain, Ordizia, Alde Zaharra, Bigarren Zabalgunea, Hondarribia, Gandia,Gasteiz, Madril, Atarrabia, Berriozar, Burlata, Leitza, Zumaia, Bera, Mendillorri, Sarriguren, Bilbao, Hernani, Artika, Zizur Mayor, Donostia, Iturrama, Txantrea, Zirauki, Logroño, Erripagaina, Sanduzelai, Donibane.

Hedabide ezberdinetara iritsi da mezua: EGUZKI IRRATIA, RADIO EUSKADI, EUSKALERRIA IRRATIA eta ARGIA .

Kolpe gogorra izan da, beraz bai, beharko dugu zure lehengusina, AHTaren kontrako zure laguna, institutu garaiko lagun hura eta abar.


Beste lau liburu online

Beste lau liburu dauzkazu deskarga librean: ¡SUBVERSIÓN!, EL DISCURSO DEL TERRORISMO, MICHAEL KOHLHAAS eta SOFIA PETROVNA.

«Sorginak, emaginak eta erizainak» BIZKAIA IRRATIAn

Maria Colera BIZKAIA IRRATIAn izan zen Garazi Albizuarekin Barbara Ehrenreich eta Deirdre Englishen liburuaz hitz egiten.

Liburuaren eguneko beste pieza batzuk

Bitxia izan zen aurtengo Liburuaren eguna, gutxitan bezalako oihartzuna hedabideetan, pieza batzuk erakutsi gabe geneuzkan, hara DIARIO DE NOTICIASekoa eta BERRIAkoa.

Bideoa: «Las batallas de la bici»

Joan den astean James Longhurst eta Laura Carasusánek LAS BATALLAS DE LA BICI aurkeztu zuten online.

Bideoa: datorren Iruñeaz

Ikusgai daukazu Nola egin Krak zikloko lehenengo saioa Paco Roda (Alde Zaharrean Bizi), Cecila Themme (Euskal Herriko emakume etorkin eta arrazializatuen sarea) eta Pablo Lorente (Sustrai Fundazioa).


Harremana duten ekitaldiak


Libros recomendados:

HOTZ INDUSTRIALA

,

16,20 €

Badugu

EL TRIÁNGULO FUNESTO

,

14,40 €

Badugu

Super bollo contra la L.E.F.A.

,

15,25 €

Badugu

Las niñas salvajes

,

10,80 €

Eskuragarri 4-5 egunetan

Dresde

,

20,61 €

Eskuragarri 4-5 egunetan