Areto Nagusia

Katakrakeko Areto nagusia hirugarren solairuan dago. Bertan kolektiboek, norbanakoek, fundazioek eta bestelakoek antolatzen dituzte ekitaldiak. Zuk zeuk ere antola ditzakezu.
Zer egin ohi den bertan? 2013ko abenduak 31an zabaldu zenetik hitzaldia eskaini dute Silvia Federicik, Nacho Vegasek, edota Eider Rodriguezek eta Zaloa Basabek; aurkeztu zuten komiki liburu bat Fermin Muguruza, Harkaitz Cano eta Jorge Alderetek; elkartu ziren irakaskuntzaren munduko 90 lagun LOMCEren aurkako asanblada bat egiteko; antolatu zituen Aldaketaren aldeko asanbladak hauteskunde aurreko gaikako eztabaidak; Anarik Zure aurrekari penalak diskoari buruz solastu zuen eta kitarrarekin kantak aurreratu prentsari erakutsi aurretik.


Bertan egin ditu Euskalerria irratiak urteroko kolaboratzaileentzako 100 lagunentzako afariak; bertaratu ziren 800 lagun memoria demokratikoari buruzko jardunaldi batzuetan; aurkeztu dizkio prentsari behin eta berriro Miguel Sánchez-Ostizek bere liburuak; egin dituzte hamaika kolektibok eta norbanakok mobilizazio sozialetarako deialdiak; eman zuen Joxe Azurmendik 2015eko UEU-Jakinen jardunaldien sarrera hitzaldia; Koldo Izagirrek eta Jose Luis Otamendik bere poema berrienak errezitatu dituzte; Bill Ayers eta Bernardine Dohrn The Weather Underground hiri gerrillako kide ohiek hitzaldia eskaini zuten 60ko hamarkadako AEBei buruz.


Honakoa egin diren ehunka ekitaldien hautaketa bat da soilik.

Ekipamendua

Zer eskaintzen du Areto nagusiak? Zurezko lurra duen areto argitsu honek 8 bider 20 metro dauzka. 180 aulki, 3 mikro kabledun eta 2 kablerik gabeko. Hari musikala areto guztian. Nahasketa mahai bat musika jartzeko minijack irteerarekin. BenQ 526E proiektorea. Berogailua eta haize egokitua.

Bilera gela

Areto nagusiaren eskaileretatik gora bilera gela dago: 15-24 lagun sartzen diren ganbara bat. Talde desberdinek egiten dituzte bilerak bertan. Besteak beste, hantxe egiten dira, hilero, irakurle taldeak. Han elkartzen dira ere Katakrakeko langileak gizarte ekimenezko kooperatibaren eguneroko erabakiak hartzeko asteroko asanbladetan.

Areto nagusian edo bilera gelan ekitaldi bat antolatu nahi baduzu jar zaitez geurekin harremanetan agenda@katakrak.net helbidean. Geletako bat alokatu nahi baduzu, edo ikastaro bat bertan antolatu edota bazkari handi bat antolatzeko esaiguzu.