Ekitaldien zerrenda

Maiatzak

18

Asteartea

19:00etan

Postal kolekzionistak: Bagoi Hutsak

Kontzertua


2019an kaleratu zuten ‘Azken Gaua Hirian’ lehen diskotik bi urte betetzear direla, ‘Bagoi Hutsak’ lana aurkezten du Postal Kolekzionistak talde tolosarrakdenbora igaro da eta taldeari lokala nabari zaio, kontzertuak… Elkarrekin konponketak egitea, azken finean. Eta euren soinu propioaren bila egindako bidearen emaitza da Bagoi Hutsak. Bidaiak betiere presente izanik, trenek tematu dute Iñigo Asensio bigarren disko honen sorkuntza fasean. Lekuak Leku kantuan ‘ez lekuei’ erreferentzia egiten zien eta badira uneoroko erreferentziak garraiobide eta geltokiei. Kafea Zor Didazun -tren honek galdu zuen kafetegian- edota Azken Bagoitik kantuan bertan gertatzen den bezela. Soinu gordinagoa batzutan, Hotz Emozionala kasu, eta pop borobilagoaren bila beste batzutan Ondo Nagon esaterako, oinarrizko elementu asko berriro topatuko ditu entzuleak bigarren lan honetan. Armonikaren presentzia, soka eta haize konponketak, tronpeta soloak… Beste soinu batzuk berriz lehenengoz agertzen dira, bals giroan txertatutatko akordeoia kasu. Ander Zubillaga eta Iñigo Asensiok grabatu dute lana, Tolosako A. Zubillaga estudioan eta Beñat Igerabidek nahastu eta masterizatu du lana. Bertan euren aletxoa utzi dute Mikel Urdangarinek (ahotsa Kafea Zor Didazun), Ruben Salvadorrek (tronpeta Hotz Emozionalan), Aitor Zorzanok Portuan kantuaren haize moldaketan edota Xabier Zeberio Aireportuak 2 kantuaren soka moldaketan, besteak beste.