Ekitaldien zerrenda

Irailak

22

Asteazkena

19:30etan

Karrikirin: Hannah Arendt «Indarkeriaz»

Liburu aurkezpena


«Indarkeriazko tresnen garapen teknikoa halako une batera iritsi da egun, non ez baitago inolako helburu politikorik gaitasun suntsigarri horren araberakoa izan daitekeenik edo haren erabilera justifika dezakeenik gatazka armatu batean. Horregatik, gerra ez da inondik inora lehen bezain eraginkorra eta xarma ia osoa galdu du».
Hannah Arendt, Indarkeriaz

«Zalantzarik gabe, iragan horrek baldintzatu zuen bere lana. Dena dela, aldi berean, lana argitaratu zuen 1970. urtean, munduak bizi zuen egoera nahasiak piztutako ardurak gidatu zuen aurrean dugun analisia. Analisi kokatua da, beraz. Lekutua, eta ez horregatik koiunturala. Izan ere, benetako lan klasikoek hori dute, abagune jakin batean eta baterako idatziak izanik, baliotsuak gertatzen direla une oro, ordutik hona 50 urte igaro badira ere. Arendt-ek lan honetan jaso zituen eztabaidak puri-purian zeuden orduan, eta baita gaur ere, munduan bezala, Euskal Herrian. »
Mario Zubiaga, hitzaurrean



Gomendatutako liburua:

Indarkeriaz

16,00 €

Badugu