Armagabetzea

Armagabetzea

Euskal bidea

Iñaki Egaña Sevilla

24,00 €

IVA incluido

Disponible

Armagabetzea

Euskal bidea

ISBN 9788417065331
Páginas 320
Año 2018
Editorial Txalaparta
Sección Zona Especial Norte (Zen)

2017ko apirilaren 7an, ia hirurogei urteko ibilbidea eginda eta bere jarduera militarra behin betiko utziko zuela iragarri zuenetik sei urtera, ETAk bere burua «erakunde armagabetutzat» jo zuen. Egun bat geroago, erabaki hori gauzatu egin zen, bakearen artisauek armagabetzea in situ zainduta. ETAren adostasunarekin, gizarte zibilak bere gain hartu zuen armen eta lehergailuen gaineko erantzukizun politikoa eta teknikoa, eta, hala, Madrilek eta Parisek inposatutako blokeoa hautsi zen. Egun historiko hura Aieteko Konferentziarekin abiatutako bide bihurgunetsu baten emaitza izan zen. Bide hori zailtasun handiekin egin zen, zailtasun horiek...

Leer más

ausardia eta irudimen dosi itzelekin gaindituta. Armen inbentario- eta zigilatze-prozesua, zeina poliziaren presio etengabearen pean egin zen, eta artisauen Luhusoko desobedientzia zibileko ekintza egin ez balira, armagabetze ordenatu baten helburua ameskeria izango litzateke gaur egun. Liburu hau garrantzi handiko gertakari hartan esku hartu zuten eragile guztien makina-gelara iristeko aukera eman duen talde-lanaren emaitza da, eta informazio zehatza eta eragile politiko eta sozial nagusien, artisauen, nazioarteko eragileen, ordezkari instituzionalen eta dagoeneko armagabetuta dagoen erakundeko mintzaideen lekukotzak jasotzen ditu. Orain arte argitaratu gabeko dokumentu eta material fotografikoz osatu da, eta euskal gatazkari aurre egiteko modua aldatu zuen eta, zalantzarik gabe, munduko hainbat tokitan gatazka politiko armatuetarako konponbideak bilatzeko lanean ari diren pertsona guztientzako erreferentzia izango den prozesuari buruzko kontakizun osoena da; euskal bideari buruzkoa, alegia.


Te puede interesar

Ikurriña

Iñaki Egaña Sevilla

Matxinada

Eoin O Broin

Breve historia de ETA

Iñaki Egaña Sevilla