Listado de artículos

«Mari-mutil handi baten bluesa»ren iruzkina ARGIAn

LIBURU GOMENDIOA

Bizirik irauteko borrokatu

ONINTZA IRURETA AZKUNE 2019ko abuztuaren 13a

Jess Goldberg fikziozko pertsonaia da, baina nekeza da eleberria asmatutako kontakizun moduan irakurtzea; errealegia baita. 1960-70 hamarkadatan kokatuta, AEBetako New Yorkekoa da Goldberg. Gure pertsonaia mari-mutila da, lesbiana, transgeneroa. Bere buruari etengabe galdetuko dio emakumea ala gizona den. Fabrikako langilea ere bada. Asmatutako pertsonaia hezur-haragizko irudikatzea oso erraza da, garai bateko bazterreko gorputzen bizi nahiaren erretratu zehatza baita.

Goldbergek lotsa, ikara eta mina pairatuko ditu bere haragitan. Ez da beldurraren beldurrez zimurtuko ordea, borrokari eutsiko dio taldean, identitate ez normatiboek bat egingo dute bizirik jarraitzeko. Indarkeria handiko giroa azaltzen du Feinberg egileak, transfobia, homofobia, arrazakeria eta klase borroka gurutzatzen dira. Gaur bizi dugunetik ez dago oso urrun.

Mari-mutil handi baten bluesa
Egilea: Leslie Feinberg
Itzultzailea: Fermin Zabaltza
Katakrak, 2018
472 orrialde



Libro recomendado:

Mari-mutil handi baten bluesa

20,00 €

Disponible en 4-5 días


Más artículos sobre este tema