Trixertak 5 urte

Charla

5 urte bete dituzte Trixertek. 5 urte aktualitatea oihalera eramanez. 2015eko udaberrian jarri zuten martxan egitasmoa BERRIA egunkariak eta Oninart enpresak, euskal sortzailerekin batera, eta ordutik hamaika izan dira elastiko bilakatu diren albisteak.
Edizio hauetan guztietan, 17 diseinatzailek hartu dute parte, 60 kamiseta diseinatu dira, eta 4500 kamiseta baina gehiago saldu dira BERRIA dendan.
Ibilbide oparo hau ospatzeko, urriaren 21etik azaroaren 3ra, Trixerten erakusketa antolatu du BERRIAk Iruñeko Katakrak liburu dendan. Inaugurazioa urriaren 23an, astezkena, izango da, eta BERRIAko eta Oninarteko kideez gain, egitasmoan parte hartu duten sortzaileak ere gerturatuko dira. Guztiok elkarrekin mokadutxo bat hartzeko aukera izango dugu bertan.
Zu, Trixertazale, baino ez zara falta erakusketaren aurkezpena borobila izateko!
Zatoz urriaren 23an egingo dugun inauguraziora!

* El evento será en euskera