Listado de eventos

14

Octubre

Viernes

19:00

Slavenka Drakulic «Sekula ez liokete euli bati hegalik kenduko»

Grupo de lectura


“Nor ziren? Zu eta ni bezalako jende arrunta, ala munstroak?”. Zerk bultzatuta ekiten dio batek herrikideak akabatzeari? Zer eginen genuke guk egoera berean? Hannah Arendtek egin bezala, “gaizkiaren hutsaltasuna” aztergai du Slavenka Drakulicek Balkanetako terrorean aztarrika egitean. Guretik hain urrun igaro zen gerrak, 90eko hamarkadan Jugoslaviako Errepublika Sozialista zatitzen hasi eta hainbat urtez luzatu zenak, sarraski iragarri ezina ekarri zuen: berrehun mila bizitza inguru galdu, bi milioi lagun bizilekuz aldatu eta estatu berriak sortu ziren. Epaiketetako lekukotza zirraragarrien bidez eta hainbat iturritan oinarrituz, Drakulicek heriotza, bortxaketa, tortura eta beste hainbat krimenez akusatutakoei ahotsa eta gorputza jartzen die, argitasun asaldagarriz. Indarkeriari buruzko gogoetari bide emanez, liburu honek Jugoslavia zenaren desegiteaz harago egiten du oihartzun.



Libro recomendado: