Listado de eventos

19

Noviembre

Viernes

19:00

Lorenza Mazzetti «Zerua gainbehera dator»

Grupo de lectura


Eleberri autobiografikoa da, zehazki idazlearen haurtzaroa kontatzen duena. Lorenza eta bere ahizpa osaba-izeben Toscanako etxean bizi ziren txikitan. Familia aberatsa zen, judua, Einstein abizenez (Lorenzaren osaba fisikari famatuaren lehengusua zen). Zoritxarrez, abizena kondena bihurtu zitzaion familia honi, Hitlerrek pertsonalki eman zuenean Albert Einsteinen senide guztiak hiltzeko agindua. 1944an, erretiratzen ari zirenean, naziek sarraskiak eragin zituzten hainbat tokitan, baita Toscanako Villan ere.
Orduan gertatu zena kontatzen du barru-barrutik Lorenza Mazzettik, nola irentsi zion gerrak haurtzaroa: «Gure deitura (ama hila baitzen) Einstein izan beharrean Mazzetti zelako barkatu ziguten SSek bizia».

Itzultzaileak: Fernando Rey eta Xabier Olarra.



Libro recomendado:

ZERUA GAINBEHERA DATOR

ZERUA GAINBEHERA DATOR

12,00 €

Disponible en 4-5 días