Listado de eventos

28

Febrero

Viernes

19:30

Chinua Achebe «Gainbehera dator dena»

Presentación de libro


Gizon indartsu eta borrokalari saiatua da Okonkwo, bere usteetan sendo eta kopeta gora dabilena, Umuofiako herrixkako gizonik errespetatuenetakoa, Umofiako bizimodua aldatzera doa, ordea: gizon zuria heldu da, predikatzailea, ohitura xelebre eta sinesmen barregarriak dakartzana; bitxikeria gisa onartu dute beren artean, kontra egitea ere ez baita komeni, atzetik indar itzelak dauzkanez gero. Baina gizon zuriak bertako batzuk ere bilduko ditu beregana, eta arrakalak sortuko ditu betidaniko balio-sisteman. Okonkwo egonezinik dago, ez du ulertzen ez onartzen gertatzen ari dena, eta zerbait egin beharra nabaritzen du. Afrikako literaturaren abiaburu eta maisulana da Acheberen Gainbehera dator dena, kontinente oso baten erreferentzia bihurtzeaz gainera mundu osoari kolonialismoaren mekanismo eta ondorio zitalak ulertzen laguntzen digun eleberri bikaina.



Libro recomendado:

Gainbehera dator dena

Gainbehera dator dena

14,40 €

Disponible en 4-5 días