ZAZPI URKATUAK

Andreiev

13,55 €

BEZa barne

Eskuragarri 4-5 egunetan

ZAZPI URKATUAK

ISBN 978-84-96643-00-0
Orriak 228
Urtea 2011
Argitaletxea Alberdania
Saila Narrativa Europea

Zazpi urkatuak kontakizunean, auzitegi militar batek urkaturik hiltzera kondenatu dituen bost iraultzaileren eta bi gaizkile arrunten azken egunak kontatzen dizkigu. Heriotza-zigorraren eta Errusiako erregimen gupidagabearen aurkako aldarri zorrotza da. Andreievek labur-labur kontatzen du nola atxilotu eta epaitzen dituzten ministro bat hiltzeko atentatua antolatzen ari diren bost gizon-emakume. Gero, luze azaltzen du bost ekintzaileak eta bi gazkileak heriotzarako nola prestatzen diren espetxeko bakardadean. Hain zuzen ere, gertaera bera baino gehiago interesatzen zaio azaltzea gizakiak nola jokatzen duen horrelako egoera latz batean. ...

Leer más

Ilunpeak izeneko kontakizunean, berriz, polizia atzetik daukan ekintzaile bat prostituzio-etxe batean ezkutatzen da. Hor ezagutzen duen prostitutak koloka jartzen ditu iraultzailearen sinesmen ordu arte sendo guztiak, eta iraultzailearen izaerak bere bizimoduari buruzko gogoeta eginarazten dio prostitutari. Espektroak kontakizunean, azkenik, egun gutxi batzuetan zoroetxe batean zer gertatzen den kontatzen digu Andreievek: zoroen, doktorearen eta erizainen arteko harremanak, zoroen izaera eta bakoitzaren zorotasuna, gizakiaren hondorik ilunenean arakatuz.


Te puede interesar

Biblioteca

Gonçalo M. Tavares