Al Berto Antologia

10,00 €

BEZa barne

Badugu

Al Berto Antologia

ISBN 978-84-17051-11-2
Orriak
Urtea 2018
Argitaletxea Susa Mpk
Saila Poesía

Coimbran jaio zen 1948. urtean, goi-burgesiako familia baten abaroan, eta horrek, noski, hezkuntza artistiko apartekoa izaten lagundu zion. Lisboan lehenengo eta Belgikan ondoren, margolaritza ikasten jardun zuen, harik eta hura baztertu eta idaztera dedikatzea erabaki zuen arte. Komunitate hippy batean bizi izan zen Bruselan beste artista batzuekin, eta garai hartako joan-etorrietan oinarritu zen 2017an estreinatutako Al Berto filma, Vicente Alves do Ó zuzendariarena. Frantsesez ere idatzi zuen Belgikan bizi zela, eta ingelesa ere ondo zekien, besteak beste bere aitonetako bat ingelesa zelako. Bi tradizio poetiko horien arrastoa suma...

Leer más

liteke han-hemenkako erreferentzia batzuetan: Joy Divisioneko kantaria izan zen Ian Curtis, Andy Warhol, Arthur Rimbaud, Jean Genet. 1974an itzuli zen Portugalera eta orduan garatu zuen bere ibilbide poetikoa. O Medo (Beldurra) antologia 1987an argitaratu zuen, eta liburu horrek ezartzen du, nolabait, Al Bertoren poesiaren muina. Dena den, kaier honetako hautaketarako abiapuntu gisa Jorge Reis-Sá editore eta idazleak apailaturiko O ultimo coração do sonho (Ametsaren azken bihotza) antologia erabili du Joxemari Sestorainek. Antologia horretan, Al Bertok bere errezitaldietan errepikatzen zituen poemak sartu ziren, eta horixe litzateke, beraz, poetaren beraren poema-hautaketa pertsonalena. Izan ere, haren poemak ahots goran irakurtzeko idazten zituen, eta hala, musikalitate eta erritmo ederreko aleak ditugu. Poema horiez landa, baina, beste poema sorta batzuk aurkituko ditugu kaier honetan; hala O Medotik ateratakoak, nola beste testu solte batzuetatik eskuratuak (Udazkeneko eskutitzak, esaterako). Azken horietan, ziur aski, Al Berto gordinago bat topatuko du irakurleak, ez hain lirikoa akaso, baina barne-muinetaraino sartzen den indar poetikoduna.


Te puede interesar

Palos

Antonio Orihuela Parrales

Grafitis para neandertales

Jorge Reichmann Fernández

Cinco poetas checos

Nezval ... [Et Al.]

HOMBRE LLEGA TARDE, UN

Albert Balasch