Salgaien zerrenda

Abuztuko uzta eta irailerako albiste ederrak

2017/08/05

Buletin bat abuztu betean? Iruñerria erdi itzalita dagoenean? Bai! Demagun, berriki Paul Beitiak Eliot parafraseatuz zioen bezala, «abuztua dela hilabeterik krudelena». Horregatik gatoz jakiz gainezka. Saiakeren eta nobelen iruzkinak. Geure argitaletxearen iruzkin eta elkarrizeketak, eta ibilbide berri bat: turismoari buruzkoa.
Ofiziala da. Irailak 11an, Diadarekin Silvia Federici geurekin izango da. Eta irailan Lorea Agirre eta Ainara Lasa Teoría King Kongen euskarazko argitalpena aitzaki geurean izango dira Virginie Despentesen ideiez jarduten. Hiromi Yoshida ere bertaratuko da irailean Takiji Kobayashiz mintzatzera. Soka laukote onenekin bezala: data zehazteke.


Irakurketa ibilbide berri bat: Turismoa, edertasunak suntsitzen zaituenean

Aspalditik ez genuen ibilbide bat argitaratzen. Baina urjentziak deitu gaitu. Eta %1aren aldeko hedabideak propaganda betean daudenez hara 21 liburu: Turismoa, edertasunak suntsitzen zaituenean. Saiakera, narratiba, egunerokoak, udako kantari buruz: turistigikazioa, espazioaren desjabetza, e.a.

«Narración o barbarie» liburuari iruzkina

Eduardo Irujok Alberto Santamaríaren Narración o barbarie iruzkindu zuen.

«Sigue adelante» INDIENAUTAn

Raül Jiménez-ek INDIENAUTA atarian Matt Sakakeenyren SIGUE ADELANTE (Katakrak 2017) liburuari iruzkina egin zion.

«Multitudes y partido» ARA

Irene Jaume-k ARA egunkarian MULTITUDES Y PARTIDO (Katakrak 2017) liburua iruzkindu zuen.

«Europar mezularia» BERRIAn

Maialen Unanuek ñabardura askorekin kontatu zuen EUROPAR MEZULARIA (Katakrak 2017) liburuaren aurkezpena BERRIAn.

«Educar sin drogas» DIARIO DE NAVARRAn

Iñaki Redínek EDUCAR SIN DROGAS (Katakrak 2017) liburuaz jardun zuen DIARIO DE NAVARRAn.

Erreseina «Un buen hijo»

Eduardo Irujok Pascal Bruckner-en Un buen hijo iruzkindu du.

Erreseina «Ahora»

Hedoi Etxartek Ahora (Comité Invisible) saiakerari iruzkina egin dio.


Harremana duten ekitaldiak


Libros recomendados:

Somos droga

,

20,00 €

Badugu

JAKIN ALDIZKARIA #220 2017KO MAIATZA/EKAINA

,

14,00 €

Ez dago eskuragarri

FENOMENOLOGÍA DEL FIN

,

22,00 €

Badugu

Seis grados de libertad

,

19,60 €

Badugu