Ekitaldien zerrenda

Irailak

27

Asteazkena

19:00etan

Xabi San Sebastian «Zuhaitzak ez du beldurrik»

Kontzertua


Orekaz ziur denak maite du desoreka. Beldurrik gabe egiten dio hatzaz zirika, leunki; edota, kolpe batez, irauli. Egin dezake. Eta atsegin du egitea; dibertitu egiten du. Ikasi baitu biak ala biak, berezkoak dituela munduak, argia eta itzala, ekaitzak eta bareak, malkoak, eta irriak, goraldiak eta beheraldiak, eta beroaldiak. Eta hemendik, beldur zaharrak jolas bilakatuta, irribarrez egiten dio keinu alboan duen orori. Gozoki, batzuetan; lotsagabe, bestetan. Zernahiri neurria hartuko zaiola jakinda bezala, dituen neurri guztien artean bat, bederen. Hori da hemen topatuko duzuna, hamar keinu eder, baikor, lasaigarri, jostari, bihurri, barregarri. Hamar neurri libre, bizitzari hartuak. Udazkeneko ekinokzioan plazaratuko dira, hain justu, argi-ilunak doi-doi orekatzen diren egunean, gauak eta egunak iraupen berbera baitute irailaren 21garrenean. Horixe aurkituko duzu hemen. Ezagutzen duzunetik asko; eta, aldiz, ezer gutxi, espero duzunetik.

Olatz Salaberria