Ekitaldien zerrenda

Maiatzak

11

Astelehena

19:00etan

María Galindo «¡A despatriarcar!»

Liburu aurkezpena


María Galindo Boliviako Mujeres Creando kolektibo feministaren sortzaileetako bat eta "Ninguna mujer nace para puta" liburuaren idazleetako bat ere. Praktikatik eta praktikarako garatutako teoria da berea; liburu honetan feminismoaren historia modernoa aztertzen du, bere porrotaren hipotesiak proposatuz eta errealitatearen ikuspuntu honek duen botere askatzailea eta eraldatzailea berreskuratzeko ekintza konkretuak planteatzen ditu emakume zein gizonezkoak tartean sartuz.

¡A despatriarcar! Feminismo urgente eguneroko iruzurretatik ihes egiteko oihua da, etorkizun berria sortzekoa, kalea eta poztasun sortzailea berreskuratuz lortuko dena.
María Galindo geurean egonen da liburu aurkezpenaren aitzakiarekin.

Emakume Internazionalistak eta Katakrakek elkarlanean antolatuta.



Gomendatutako liburua:

¡A DESPATRIARCAR!

17,00 €

Eskuragarri 4-5 egunetan

NINGUNA MUJER NACE PARA PUTA

15,00 €

Ez dago eskuragarri