Ekitaldien zerrenda

Maiatzak

31

Asteazkena

19:00etan

Isturitzetik Etiopian barrena

Poesia errezitaldia


Isturitzetik Etiopian Barrena ikuskizuna Beñat Goitia gasteiztarrak sortu musika,
literatura eta zinearen uztartze bat da. Isturitzetik Etiopiarako, des-
paradisurako, deserturako, finean, heriotzerako bidaia egingo duen pertsonaia
bederatzi zirkulutan zehar murgilduko da, azken eztanda jasan arte.
Musikaren atalean, euskal arte kostunbristaren eta abangoardiakoaren arteko
talkatik sortutako pasarte atmosferikoek bustiko dituzte poesiaren tarteak.
Adrian Puck DJ gasteiztarraren elektronika gordinak lagunduko ditu Beñat
Goitiaren gitarra sesio intimoak. Amalur edo El mayorazgo de Basterretxe
bezalako 60etako filmetatik atera samplerrek osatuko dituzte denboran atzera
eramango gaituzten programazioak.
Literatur arloan, Joxanton Artzeren Isturitzetik Tolosan Barrena eta Bernardo Atxagaren Etiopia
izango dira literatura pasarteen sostengu. Bi lan hauetatik abiatuko dira pertsonaia oinazera
eramango duten 9 urratsak. Bi belaunaldi, bi abangoardiazko lan entzule gaztearen kezketara
egokiturik.
Zinean, Aitor Zarzuelo lasartearrak ikuskizun honetarako berariaz zuzenduriko “Desparadisua”
laburmetraiak zirkuluen gordintasunean barneratuko gaitu. Ibon Esparzaren meneko argazki
zuzendaritzak Arantzazuko elurrezko desertu profetikoan kokatuko du pertsonaia,
iluntasunaren ilunean desagerrarazi arte.
Kantuak, hitzak eta irudia. Diziplina anitzeko kontzertu literario teatralizatua.



Gomendatutako liburua:

Isturitzetik Tolosan barru

Isturitzetik Tolosan barru

21,50 €

Ez dago eskuragarri